Zumaian beti izan ditugu Izarraizpeko gazteak arraunean; Matximentako anaiak, Xabier Elorza, Ipar Larzabal...
Azken hamarkadan ordea ikaragarri ugaritu dira zorionez, Azkoitia, Azpeitia, eta Zestoako gazteak arraun elkartean. Ez da arraroa azkoitiarrez osatutako batel bat ikustea Zumaian.
Gazte hauen atzetik berriz guraso talde jator bat joaten da estropada guztietara, egunpasa eta beren seme-alabak animatzera. Eztarriak urratu arte han jarduten dira garraxika.
Aupa Zumaxeee !!
Aupa Zumayeee !!
Benetan txalogarria da guraso hauen zaletasuna, bizitasuna eta kolorea eramaten bait dute estropada guztietara. Asteburu honetan Vigon, Teis herrixkan izango ditugu eta ziur nago han ere eztarriak urratu arte jardungo direla TelmoDeuneko gazteak animatzen.
Xoxoteko tontorretik ere Galiziarantz begira egongo dira, mendebaldeko haizeak zer ekarriko zain.
Bitartean, tapapala eta gortu balantza.