Txalupa bat noraezean dabil Kantauri itsasoan

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2019ko mai. 26a, 10:21

Jaun andreok, Zierbenako uretan gaituzue. Azken txanpan sartuta ditugu bi oilarrak, San Pedro eta Zumaia. Edu Aristiren mutilak txanpa gogorra jotzen ari dira, helmugako balizak hor ditugu... Zumaiarrak Euskadiko txapeldun eta blaust!! Edu Aristik pozez gainezka salto egin du uretara. Luxia Olasagasti zodiakean dator bere kuadrilla zoriontzera, Eduk igerian jarraitzen du... Barkatu! Une batez 1987ra itzuli naiz.

Tostako arraunean hiru ontzi erabiltzen dira:

- Batela: 4+1 kirolari, 7 m, 70 kg. Harrobia lantzeko erabiltzen da, eta ur bareetan bakarrik, ibili daiteke.

- Trainerua: 13+1 kirolari, 12 m, 200 kg. Goi mailako ligetan eta txapelketa nagusietan, telebistan ikusten dugun izarra. Itsaso zakarrenari ere aurre egiteko gai da.

- Trainerila: 6+1 kirolari, 9 m, 100 kg. Inork erabiltzen al du? Itsaso zakarrean ere ondo moldatzen da, eta poparean bikain dabil.

Bainaaa....

Arraun elkarte guztietan hautsa jaten dago txalupa eder hau.

Maiatzean jokatzen dira trainerilla liga eta txapelketak, lau astetan. Goi mailako talde askok uko egiten diote bertan parte hartzeari traineruari begira baitaude. Traineriletako estropada jendetsuena San Telmo saria izaten da.

Nik txalupa honi beste erabilpen bat ematea prosatuko diet Urola Kostako arraun taldeei:

- Harrobia lantzeko bideratu % 100ean. Kadete eta jubenilek ondo menperatzen duten ontzia baita.

- Ikastaroetarako erabili. Arraun elkarteetara datozen ikastetxe, lagun talde, familia, turista. Eskaera badago, eta ondo kudeatuz gero, haize freskua sartuko da arraun taldeetara.

Ahaztu baino lehen, gaur Ondarroan jokoan da Euskadiko trainerilla txapelketa. Emaitzak laister izango ditugu.

Bitartean, tapa pala eta gortu balanza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide