90eko hamarkadako igande goiz eguzkitsu hartan, Aristik goizeko 9:00tan ipini zigun entrenamendurako hitzordua.
Ni hamargutxitan agertu nintzenean, atean zeuden Tomas eta Xaskate berriketan, Xebas ta Iurgi estroboak egiten, eta Tiliko zodiacaren motorra puntu-puntuan jartzen.
Pantalanean berriz, Jose Inazio Egaña Peaso gure entrenamendua noiz hasiko zain zegoen. Joseba Aristik zodiacean entrenamentua ikusteko aukera eskeini zion, eta Peasok pozez gainezka baietz erantzun zion.
Itsasoa oso barea zegoen eta han joan ginen Aristi patroi, eta Tiliko ta Peaso zodiacean gure atzetik.
Entrenamendu gogorregia ez zen izan, itsasoa guztiz bare zegoen eta halako batean Aristik fuera!! ohiukatu zuen, txalupa gelditzeko ahalegia.
Gu berriz, ixilik, honek zer esan behar ote digu orain? Igande goizetako entrenamentu sorpresa extra ote diagu?
Zodiacean zegoenari begiaratu eta esan galdetu zion:
- Hi Peaso, nahi al dek patroi ibili une batez?
Honek berriz buruarekin baietz erantzun zion, Aristi zodiacean sartu, Peaso txopan eta han hasi zen arraun handiari heldu eta Taaau Rau!
Zuzen eramaten ez zuen asmatu noski, baina itsaso zabalean ez zegoen bazterra jotzeko arriskurik. Marraztu ezin daiteken irrifarrearekin joan zen etxera, arraunzale batek izan dezaken ametsik handiena bete bait zuen.
Hirugarren motorraren pieza garrantzitsu bat zen Peaso, eta ziur nago dagoen tokian dagoela ere Telmo Deun bihotzean eramango duela.
Tapa pala eta gortu balantza !!