Iñigo Egiguren Peloia eta Dani Garcia dira nere lehendabiziko eta azkeneko estropadan patroi laneta ibili nituen kirolariak. Txaluparen txopan doan kirolariarengan askotan pixu gehiegi jartzen dugu, eta merezi dute aipamena egitea.
Amaitu berria den 2019ko traineru denboraldian Eneritz Diez eta Aitor Aristi izan dira Telmo Deun traineruan patroi lanetan aritu direnak. Gaur, nik parte hartutako estopadetan patroi ibilitakoen izenak gogoraziko dizkizuet, batel, trainerila, edo traineruan.
Pasaian, eta Mutrikun egin nituen lehendabiziko eta azkeneko estropadak. Bitartean patroi hauekin ibili nintzen, batzuetan "Benga!" eta bestetan "Felix, lasai!!!" eskatuaz.
- Iñigo Egiguren, Peloia (Pasaian, 1985eko martxoa)
- Jonathan Txintxilla (1986, lehendabiziko bandera)
- Jurgi Iruretagoiena
- Iñigo Egaña
- Juan Mari Larrañaga, Txiki (1990. urtean zarauztarrekin egin nuen arraunean)
- Iban Urbieta
- Joxe Enrike Manterola, Kike (1992 Kontxako estropada)
- Joseba Aristi
- Antton Laskibar
- Harkaitz Romaneli
- Imanol Amilibia
- Xabier Eizagirre
- Jokin Gijarro
- Dani Garcia (Mutrikun, 2005eko ekaina)
Mila esker, tapa pala eta gortu balantza.