Egun hauetan osasun krisi honek eraginda etxean gaude. Denbora ordea nola pasa? Zer egin etxean hainbeste denboraz, etxean egoten ez dakigunok?
Orain dela astebete inguru lagun batek estropo batzuk behar zituela, eta ea egingo nizkion esan zidan. Nik noski baietz eta tartea hartutakoan egingo nizkiola erantzun nion. Larunbatean ganbara igo, eta kañamozko lokarria gordeta ikusita, "oraintxe egingo dizkiat" pentsatu nuen.
Labana eskutan eta lokarria aldamenean balkoian lasai eseri eta estropoak egiten aritu nintzen. Etxeko txikienek ere lagundu zidaten, lan honetan.
Batzuek tabakoa lepo erreko dute, beste batzuek pare bat zerbeza hartuko dituzte, eta beste batzuek hamar liburu irakurriko dituzte egun hauetan. Ni berriz estropoak egten lasaituko naiz.
Eskatu dizkidanak zenbat den galdetu dit, eta ez diot erantzun. Zoramen hau pasatzen denean kafe bat ordaintzen badit, nik estropuak emango dizkiot trukean. (Zenbat balio dute ba?)
Estropo hauen zarata Urola ibaian grau eta grau entzungo den eguna ere iritxiko da.
Bitartean tapa pala eta gortu balantzaa