Luakitik, Oskarbira hainbat kontu eta bitxikeri

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2021ko urt. 25a, 20:00

70eko hamarkadan Mari Pilar Beobidek zabaldu zuen, oker ez banago, Zumaiako lehendabiziko kirol denda. Gabon hauetan berriz, herrian zabalik geratzen zen kirol denda bakarrak ateak itxi ditu. 

Edozein kirolariri edo kirolzaleri begiak zabaltzen zaizkio kiroldenda batera sartzerakoan. Niri berdina gertatzen zitzaidan txikitan amona Xeledonirekin, Luakira joaten nintzenean. Bertan jostailu batzuk izaten ziren ume ginenon gozamenerako, baina puntako kirol materiala ere izaten zen. Bertan aurki zitezken korrikarako zapatila bereziak, arropa teknikoa, pilotarako materiala, eta batez ere mendigoizale batek behar zuen guztia.

Zapatilak kinkilerotan erosten genituen, bainan zapatila onak Luakin.

Arraun kontuak alde batera utzita, Zumaian izan diren kirol denden zerrenda osatzen saiatuko naiz. Bat edo beste ahaztuko zait agian.

- LUAKI, Basadi auzategia.
- ITZURUN KIROLAK, Amaia plaza.
- KIROL SPORT 3, Etxezarreta kalean.
- CICLOS UDABE, Estazioa 
- BERISTAIN KIROLAK, Aita Mari.
- MOTOS DIAZ, Ardantzabide.
- ARMERIA PATXI KIROLAK, Amaia plaza.
- AXIER KIROLAK, Amaia plaza.
- GAZTEDI KIROLAK, Etxezarreta kalean
- OSKARBI KIROLAK, Alai auzategia.

Tartean bizikleta dendak eta arrantzarako dendak ere sartu ditut. Pare bat surf denda zabalik daude, eta hauek ere kiroldenda ditugu noski, bertan kirolerako material teknikoa erosi baitaiteke. Beste edozein kirol material erosteko, herritik irten behar dugu. Bestela, poltxikoan edo eskuartean daukagun trastenari eskatu.

Zerua oskarbi izan arren, luakietan desagertu dira kirol dendak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide