Celedonia Etxabe Aizpurua, 1911. urtean jaio zen Elorrixako Zoazu Txiki baserrian. Ume zelarik Oikiako Muniosoro baserrira etorri zen, anai arreba eta gurasoekin. Francisco Etxabe Olidenekin ezkondu zenean Zumaiara Etxezarreta kalera etorri zen.
Bertan eman zituzten lehen pausuak bere lau seme alaba Mari Karmenek, Mari Terek, Pedrok eta Maritxuk. Ni ere hor nunbait ibiliko nintzen, ordu asko pasa bainituen amonarekin txikia nintzenean.
Ederra zen bai amona Xelen baratza, correosko etxearen azpikaldean. Sukaldeko leihotik ikus zitezkeen bertako patata, tomate, porru, aza, eta auskalo zer gahiago. Handik ibaiertzerantz joanez gero, gure haurtzaroko zuhaitz magikoa topatuko genuen, pikoarbola (edo pikondoa); magikoa edo berezia zen, etxepeko haur gehienok bertan baigenuen elkargune, eta babesgunea.
Argazkian gaude, Juan Mari, Oier, Mantxi, Aloña, Jabier, bere Orioko lehengusua, eta ni. Gaur egun argazki hau ateratzea ezinezkoa da, guztiok ez baikaude, eta gainean etxe batzuk egin baitziren 2000. urte inguruan. Pikoarbola 1986ko uholde batzuetan igartu zen. Oraingo Iriondo optika eta Turismo bulego bitartean egongo litzateke amona Xelen baratza.
Ziur nago guztiok dugula txikitako zuhaitz magiko bat.