Karrakela saltzaileak, Portaletaseko apustuak eta Xegunditoren kuadrila

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2023ko urr. 19a, 16:30

Traineru denboraldia amaitu da, bainan arraun denboraldia ez da amaitzen. Proiektu berriak, fitxaketa berriak, edota hausnarketak egiteko garaia da. Nik aspaldi jokatu nuen azkeneko estropada ofiziala, eta aspaldiko kontuak ekarriko dizkizuet. Ez ziren hobeak edo okerragoak, desberdinak baizik. 

 Iraileko igande goiza, trena hartu eta Donostiara estropadetara egun pasa lagunekin. Askotan egin degun plana izan da. 90eko hamarkadan ohikoak ziren irudi batzuk etorri zaizkit egun hauetan.

Alde zaharrean bigarren gosaria egin eta karrakela saltzaileen aldamenetik pasako gara. Amoña batzuk maolioak eta ixkirak saltzen ikusiko ditugu portuan. Kukurutxo bakoitza 2 edo 3 euro (300, 500 pezeta)

Estropadaren aurretik apustuak egiteko aukera ere ba da.  Portaletas inguruan apustuzaleen ohiuak entzun daitezke;

Oriok Sanpedrori zazpi baietz!

San Juanek bandera ezetz! 

Ez nuen inoiz xentimorik jokatu, bainan beti zen interesgarria hango erronkak entzutea. 2006. urte inguruan jarduera hau makina batzuk ordezkatu zuten.

Estropada amaitu eta arraunzale guztiek Alde zaharrean hartuko dute babesa,

Tortilla patata, pintxoak, txakolina, txaranga, eta Xegundito. (Segundo Aspiazu)  2 metro eta 11 zentimetrotako erraldoia. Saskibaloi jokalari profesionala, Easo, Askatuak edo F.C. Barcelona bezelako taldeetan aritutakoa. Donostiar peto, petoa, bere kuadrilarekin Kontxako giroaz gozatzen zekiena. Xegundito eta beste milaka arraunzale elkartzen zituen Donostiako festa honek. 

Datorren astean bigarren atala, bitartean tapapala eta gortu balantza!

 

 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide