2001eko udaberria. Gauza garbirik ez traineruaren norabideari dagokionez, eta aldamenekoak ere berdin.
Egoerak behartuta, Urola Kostako bi arraun elkartek indarrak batzea erabaki dute, helburu batekin: trainerua uretaratzea. Bulegoko lanak ahal den bezala egin arren, uretan bikain ibili da txalupa berri hau. Zumaia - Getaria edo PATERNINA - INDAUX
Orduko oilarrei, Castro eta Orio, aurrea hartu zien behin edo beste, eta Kontxarako txartela lortu zuen talde berri honek. Hainbat arraunzaleren ilusioak piztu zituen, proiektu berriak. Bigarren urtean, ordea, bulegoko lanak ez ziren mamitu eta proiektu hau bertan behera geratu zen. Talde bakoitzak bere aldetik jarraitu zuen ahal zuen moduan.
Orain ia ezinezkoa den proposamen batekin natorkizue: Urola Kostako taldeek bat egingo balute? Indarrak nolakoak izango ziren? Neska eta mutilen traineruetan? Kirol mailari dagokionez, emaitza bikainak izateko modua izango zen. Azken urteotan gure eskualdeko harrobiak eman duena ikusi bestela
2013-2016 urteen inguruan Zumaiako harrobiak loraldi berezi bat izan zuen.
2019-2021 urteetan Zarauzko harrobiak distira egin zuen.
2021ean Getariako Esperantza ere harrobiko talde batekin goi mailara igo zen, eta olatuaren aparrean dabil.
Etorkizun labur baten agian, itsasadar, edo eskualdeen artean osatutako traineruak ikusiko ditugu. Vigoko itsasadarra, Pontevedra, Ferrol, Santanderko itsasadarra, Pasaia, Urdaibai... Eta Urola Kostak Urdaibai menperatuko al du?
Estropada hori iritsi bitartean, tapa pala eta gortu balantza!!