Irailak 15 eta urteko azken estropada Telmo Deun traineruarentzat. Igande goiza eta Itsas kiroldegian elkartu gara. Ikazetaren egurrezko trainerua aurretik joan da, eta arraunlariak Aizpurua autobusera igo gara. Oraindik 80ko hamarkadako Telmo Deunen itzalean bizi gara, eta gonbidapen ugari jasotzen ditugu estropadetarako (ligak oraindik sortzeko daude)
Donibane Lohizunera iritsi eta jai giro betea, Itsas Kulturaren astea ospatzen ari dira, estropada amaieran arraunlarientzat bazkari eta guzti. Gure sorpresa epailearen txalupa gerturatu zaigunean. Epaile lanetan Jacques Cousteau itsasgizon, zientzialari ezaguna etorri da, gu lanean jartzera. Hondartza ondoko balizetara gerturatu, estatxa hartu, eta irteera Cousteau jaunak eman zuen, estropada hartako txanda guztietan egin bezala.
Beraz, egia da Cousteaurekin arraunean aritutakoa naizela.
Estropada hura San Pedroko Kalparrak irabazi zuen, sanpedrotarren bigarren ontziak. Guk berriz nahikoa lan izan genuen helmugara heltzeko.
Datorren astean xelebrekeri gehiago, bitartean tapapala et gortu balantza!