Txalupari zer izen jarriko diogu?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2025ko urt. 23a, 08:00

Kiriko, Luis Carril,  Koruko Ama, Sotera, Jarrillera, Tomatera, Santa Olaia, Guadalupeko Ama, Anduriña, Arritokieta, Pelaio, Iñigo, Ion, Atxega, Txelo, Klauss... Izen ilara luzea etorri zait burura, txalupa desberdinetako karelaren azpian ikusi ditudanak.

Zumaiako emakumezkoen traineruari izen berria jarri behar diotela eta, galdeketa bat martxan jarri du arraun elkarteak. Baina, izena beti izan al du Telmo Deun? Edo Orion San Nikolas?

Orioko traineruaren izen hauek ezagutu ditut:

  • Mirotza.
  • San Nikolas.
  • Txiki.
  • Kanpa (auto istripuz hildako oriotarra), Kontxako bandera irabazitako txalupa 1996., 1997., 1998., 2000. urteetan.

Zumaian, azken 40 urteotan gutxienez, Telmo Deun.

Amona Paka, Arritokieta, Itsasgora, Lamiak, edo beste izen bat izanda ere, ziur nago azaburu galantak aterako dituztela gure neskek. Izen aldaketaren inguruan iritzi desberdinak daude, nola ez, eta hau ona da. Zumaiako arraun taldean garrantzitsuena etorkizuna bermatzea da, eta honelako ekimenek ideia berriak eta jende berria ekarriko baditu, ongi etorriak izango dira.

Nik bidali det nere proposamena telmodeunae@gmail.com-era. Eta zuk?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide