Irailean izaten dira Lekeitioko jaiak, antzarraren jokoagatik ezagunak. 90eko hamarkadako larunbat goiz batean bertara joan ginen traineru estropada jokatzera. Iritsi ginenean, hondartzan, gaupasa egindako kuadrilla handi bat lotan ikusi genuen. Trainerua hondartzara jaitsi genuenean, punki itxurako gazte bat esnatu eta guregana etorri zen. Berriketan hasi zen bera ere Deustuko arraunlaria izan zela, eta arraun kontuetaz aritu zen gurekin. Lehorreko berotze ariketak egin genituenean ere gure aldamenean egon zen. .
Estropada jokatu ondoren, berriz txalupa txiki batean gizon bat gerturatu zitzaigun "Aupa Zumaia!", oihu eginez, Telmo izeneko txalupa batean; bere semeak ere Telmo izena zuen.. Honen arrazoia ere esan zigun. Bere semea jaio zen egunean Lekeitioko ikurrina Zumaiako traineru garaitezinak irabazi zuen. Eta hori horrela, semeari Telmo izena jartzea erabaki zuen. Urte batzuk geroago txalupatxoari ere bai.
Lekeitiora joan ginen bakoitzean guregana gerturatzen zen animoak ematera. Deustuko punkiaren berririk ez genuen gehiago izan.
Hurrengo bazkidetza kanpaina egiten denean, nongo jarraitzaileak azalduko ote dira?