Estropada hitza entzundakoan, trainerua datorkigu burura. Handia baita ontzi horrek gure kostaldean eta arraun elkarteetan daukan pisua, indarra. Baina beti izan al da horrela?
- 1979. urtean Orio eta Donostiako lau arraunlarik (Puertas, Redondo, Elizalde eta Genova) pisu arinetan munduko txapelketa irabazi zuten. Urte hartan, Donostiak ez zuen trainerurik izan Kontxan eta Oriok ez zuen garaipena lortu.
- 1988. urtea. Orioko bi gazte (Agirre eta Urbieta) Seulgo olinpiar jokoetan izan genituen. Urte hartan, Oriok ez zuen trainerua uretaratu, arrazoi desberdinak tarteko.
- 1990. urtean, Orioko arraunlari batek, (Ibon Urbieta) munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen. Urte hartan, Orioko trainerua maila apalean aritu zen.
- 2001. urtean, Getaria-Zumaia trainerua uretaratu zuten, bakoitzak bere aldetik ez baitzuen taldea osatzerik lortu.
Urte horiek ondo gogoratuko ditu arraunzale batek baino gehiagok.
Gaur egun, ordea, trainerua ez uretaratzea benetan kezgararria da talde bat baino gehiagorentzat, babesleak galtzeko edo desagertzeko arriskua ikusten baita. Kirol honek ordea, aurpegi asko ditu, eta badira aulki mugikorra bakarrik lantzen dutenak, Irungo Santiagotarrak edo Getxoko Raspas, esate baterako.
Zenbaiten ustez, urte gutxi barru goi mailako zenbait traineruk ibakarrik iraungo dute. Talde apalagoak berriz, harrobia lantzera mugatuko dira. Beste zenbaitek, berriz, hogei urte barru ere traineru estropadak izango direla diote.
Gure eskualdeko taldeek gizartera egokitzen eta harrobia lantzen jarraituko dute. Aurrerago ikusiko da bide egokia hartu den edo ez.
Bitartean, tapapala eta gortu balantza!