Garazi Irizar eta Malen Larrañaga, ‘Balearen bila’ marrazki lehiaketan sarituak

Garazi Irizar sari banaketa ekitaldian. Alboan, bere marrazkia.

Geoparkeak Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu duen marrazki lehiaketaren sari-banaketa egin zuen ostiralean Debako Agirre Jauregian. Aurretik, zetazeoei buruzko tailer dibertigarrian parte hartzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek, Donostiako Aquariumaren eskutik.

Balearen bila goiburupean, Zumaia, Deba eta Mutrikuko lehen hezkuntzako ikasleei zuzendu zaie lehiaketa, 6 eta 12 urte bitartekoei. Haur eta gaztetxoek bikain erantzun diote deialdiari eta marrazki mordoa jaso dugu; guztira, 900 marrazki.

Hiru kategoria ezarri dira, ziklo bakoitzeko bat, eta kategoria bakoitzean lanik onenak saria eskuratu du. Hauek dira kategoria bakoitzeko irabazleak:

  • LH1 eta LH2 irabazlea: Martin Ulazia, Goizeko Izarra, Mutriku.

  • LH3 eta LH4 irabazlea: Mikel Gonzalez, Luzaro, Deba.

  • LH5 eta LH6 irabazlea: Malen Larrañaga, Oikiako Eskola, Zumaia.

Malen Larrañaga, Oikiako eskolaren aurrean. Alboan, saritutako marrazkia. 

Hiru saridun hauek diploma eta Aquariumeko oroigarri bat jaso dute. Horrez gainera, marrazki guztien artean onenak sari nagusia eskuratu du: berarentzat eta bere familiarentzat Donostiako Aquariumerako sarrerak eta Bokado jatetxean bazkaria. Irabazle nagusia Zumaiako Herri Eskolako Garazi Irizar izan da (LH5).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide