IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatzeko helburuarekin. "Flysch & GO! Lurraren historiaren bidean" proiektuaren barruan, euskal kostaldeko mapa geologikoa egingo da eta eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da mugaren bi aldeetako geologia ezagutzera emateko. Proiektu hau Akitania-Euskadi Euroeskualdeak abian jarritako proiektu-deialdian hautatua izan da.
Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira Marc Moulin, Akitania-Euskadi Euroeskualdeko zuzendaria; Pascal Clerc eta Alistair Brockbank, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteko kideak; eta Leire Barriuso, Geoparkeko gerentea.