Marrazki lehiaketako sariak banatu ditu Geoparkeak

Ondokoak izan dira sarituak: Nere Barrera (Luzaro ikastetxea, Deba), Elaia Flores (Maria eta Jose ikastetxea, Zumaia), Dambo Diaby (Oikiako Eskola, Zumaia) eta Alaitz Larrañaga (San Miguel ikastetxea, Mutriku).

"Historiaurreko gizakia Geoparkean" marrazki lehiaketako sariak banatu zituen Geoparkeak joan den ostiralean, Debako plazan. Sari banaketaren ostean, "Ekain abentura" tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek. 
 
Beste urte batez, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek bikain erantzun diote Geoparkearen deialdiari eta, guztira, 770 marrazki aurkeztu dituzte.
 
Sari nagusia Debako Luzaro ikastetxeko ikasle Nere Barrerak eskuratu du: Atapuercako aztarnategira eta Burgosko Giza Eboluzioaren Museora sarrerak berarentzat eta guraso eta anai-arrebentzat (museoan tailer bat egiteko aukerarekin), gau bateko ostatua barne.

Gainerako saridunak, ziklo bakoitzean, ondokoak izan dira:
  • LH1 - LH2 kategorian: Elaia Flores. Maria eta Jose ikastetxea, Zumaia.
  • LH3 - LH4 kategorian: Dambo Diaby. Oikiako Eskola, Zumaia.
  • LH5 - LH6 kategorian: Alaitz Larrañaga. San Miguel ikastetxea, Mutriku.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide