Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du hurrengo larunbatean Errotaberriko bailaran

Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren larunbatean, hilak 28. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua izango du abiapuntu, goizez, 9:00etatik aurrera.

 

BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu, hala nola, bertako hegaztiak, onddoak, landareak, anfibioak, armiarmak edota narrastiak. Edukiz gero, prismatikoak eramatea gomendatzen dugu.

Goizean zehar irteera desberdinak egingo dira. Talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin multzo taxonomiko zehatz bat ikustera aterako da. Gehien interesatzen zaizun taldea aukera dezakezu edo batean baino gehiagotan parte hartu. Bestalde, irteerak bi hizkuntzetan egingo dira.

Irteeren ordutegia

  • 9:00-10:00 Hegaztiak
  • 9:00-11:00 Onddoak eta landareak
  • 10:00-11:00 Hegaztiak
  • 10:00-12:00 Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak
  • 11:00-13:00 Onddoak eta landareak
  • 12:00-14:00 Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak


Ekimena irekia den arren, parte hartzeko izena eman behar da hemen edo deitu 943192452 telefonora. Animatu zaitez parte hartzera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide