Aurten ere, Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza zabala prestatu du gabonetarako. Abenduaren 21etik errege egunera bitarte, proposamen ezberdinak eskainiko ditu, bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko.
Geoparkeko flyscha uretatik ikusteko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko ibilbideak edota proposamen kulturalak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian. Denera, 29 irteera gidatu prestatu dira.
Bisita gidatuen egutegia, informazio osoa eta ordutegiak hemen kontsulta daiteke. Egin zure erreserba on line!