Arduraz jokatu, zentzuz etorri eta gozatu Euskal Kostaldeko Geoparkeaz

Euskal Kostaldeko Geoparkeak, DanobatGroupen babesarekin, sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan bisitarien hainbat jarrera hobetzeko asmoarekin.

Urtean zehar Geoparkeak milaka bisitari erakartzen ditu. Jende ugari etortzen da ibilbideak egitera, kostaldeko itsaslabarretako geologia ezagutzera, edo marearteko ekosistema aberatsak mirestera, besteak beste.  

Hori horrela, eta gerturatzen diren pertsonen hainbat portaera desegoki hobetzeko helburuarekin, sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan Euskal Kostaldeko Geoparkeak, DanobatGroupen laguntzarekin.

Zenbait tokitan zaborrak eta bestelako hondakinak pilatzen dira, txakurrak solte ibiltzen dira ganaduaren tokietan, baserrietako larreak zapaltzen dira bideetatik kanpo ibiltzeagatik edota fosil eta arrokak desagertzen dira, besteak beste.

Geoparkeak, DanobatGroupen laguntzarekin, gure ingurua balioan jartzen duen bideo bat sortu du jarrera hauek zuzentzeko eta ingurumenarekiko eta landa eremuarekiko errespetu mezua jendeari helarazteko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide