Larunbat honetarako, otsailaren 13rako, Euskal Kostaldeko Geoparkeak doako hiru bisita gidatu antolatu ditu, bi Zumaian eta bat Mutrikun: 10:15ean irteera geologikoa eta 11:30ean Flyscha, begirada batean eta Arrietakua Jauregira bisita gidatua. Bisita bakoitzaren ezaugarriak web orrian aurkitu daitezke.
Bisita horien bidez herritarrei aukera eman nahi diegu beren herrietako ondare geologiko, natural eta kulturalaz gozatzeko, mugikortasuna mugatuta egonik ere.
Erreserba Geoparkearen webgunean bertan egin behar da zuzenean, otsailak13 deskontu kodea erabiliz.
Bisita gidatua erreserbatu baduzu, baina etorri ezin bazara, deitu zure herriko Turismo Bulegora abisua emateko. Horrela, beste pertsona batek zure lekua hartuko du.
- Zumaiako Turismo Bulegoa: 943 14 33 96
- Mutrikuko Turismo Bulegoa: 943 60 33 78