Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako Euskadiko VI. Ekoturismo Foroan estatuko ekoturismo klubeko errekonozimendua jaso dute Geoparkeko entitate kolaboratzaileek.
Ekitaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatu zen eta bertan egon ziren: Begi Bistan enpresako Jon Arratibel; Hotel Talasoterapia Zelaiko Ramon Sesé; Endañeta Berri nekazal-turismoko Arantza Eizagirre; Arriola Txiki nekazal-turismoko Lourdes Albizu; Surfing Zumaia surf eskolako Imanol Yeregi eta Basque Destination agentziako Lorea Uranga.
Gainera, Leire Barriusok, Euskal Kostaldeko Geoparkeko koordinatzailea, mahai inguru batean parte hartu du eta 2022ko Turismo Helmugen Jasangarritasunerako Planak jasotzen dituen proiektuen inguruan aritu da hizketan. Bere hitzaldia hemen ikusi daiteke.
Ekoturismoak turismo arduratsua sustatzen du, naturarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta tokiko ekonomiaren garapenarekin lotuta eta konprometitua dagoena eta Geoparkeak urteak daramatza helburu horrekin lanean.