Saturrarango haitzak: artea eta zientzia proiektua dago ikusgai atzotik Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Mutrikuko Udalak Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzarekin antolatutako erakusketa da honakoa, eta bertan Antxon Uskola artista ondarrutarrak sortutako lanak ikus daitezke.
Atzo arratsaldean egin zuten zabaltze ekitaldia, Ustola berak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariok eskainitako solasaldiarekin.
Aurretik Ondarroan erakutsi den bilduma urtarrilaren 25era arte bisitatu ahal izango da, astegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara arte izango da zabalik.