Geltokian, obrak nola egin pentsatzeko, ez omen da segundo bat bera ere geratu

Erabiltzailearen aurpegia Gontxalo Torre 2020ko urt. 16a, 14:02

Ondarea gordetzeko arauetan hala idatzita egon arren, tamalez, ez dirudi inork eraikina babesteko kezkarik hartu duenik.

Duela aste batzuk sare sozialetan salatu nuen eta gaur gauza bera egin du Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak. Eskuhartze horren helburua ez dut ezagutzen, eta ez dut zalantzan jarriko, baina egiteko modua guztiz okerra dela iruditzen zait. Urolako trenbidearen beste elementu asko bezala, Zumaiako geltokiaren sarrera eraikin paregabea zen eta orain lardaskeria bat besterik ez da.

Erakundeetan, ez al dago horrelako erasorik geldituko duenik?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide