Hitzok ezagunak zirelako edo, nire buru maltzurrak Mariano izendunaren txistu-ahots soinuarekin bueltatu zidan kanta hori. Eta orduan, nahiko ziurtasunez, jakin nuen, halako batean, itsasertza plastiko-galbotaz beteko zela, eta gertaera hori tapaki baten azpian isilean pasatzeko arriskua bazegoela.
Bada, azken aste hauetan kutsadura borobila nabarmena izan da mendebaldera begira dauden hondartzetan, Itzurun kasu. Nire irudipena izango zelakoan Gipuzkoan itsas zaborren arazoaz kezkatuta aritzen diren hainbat eragilerekin hitz egin dut eta beraiek ere egoera hori sumatu dutela konfirmatu didate.
Hondartzak garbitzen dituzte, eta itsasoak ez ditu egunero ekartzen, baina haizeak edo itsasoak mendebaldetik joten dutenean —inolaz ere Galizian ikusitakoa bezala— baina ikaragarria da Itzurunen pilatutako plastiko bolatxoen kopurua. Bi aste dira irudi hauek grabatu nituela, eta egun horretan laginketa zabar bat egin nuen: metroko 250 aletik gora zenbatu nituen. Eta hondartzak 300 bat metro ditu...
Hau irakurriko duenaren kontura utziko dut aurreko biderketa egitea, baita tituluaren galderari erantzuna ematea ere.