Forondako lorategiaren farolak

Erabiltzailearen aurpegia Gontxalo Torre

Forondako lorategiaren farola zaharrak gero eta egoera okerragoan daude, eta haien inguruko informazioaren bila nator.

Forondako lorategiaren goiko aldean, Jadarreko bidearen paralelo doan lehen bidearen inguruan, auskalo noizko burdinazko farolak daude. Bost bat dira eta haietako bi baino ez daude osorik. Hirugarren batek duela gutxi galdu du buruan, eta hura lurrean dago. Argazki sorta honetan ikus daitezke.

Itxura bereziko farolak dira eta, esan bezala, noizkoak ote diren arrastorik ez daukat. Jatorrizko lorategian zeuden? Eskolako erresidentzia izan zenean jarri ziren?

Inork informazio gehiago dauka? Inguruan galdetu dut, baina ez dut ezer garbirik atera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide