Pasaiako Itsas Festibaleko atrakzio nagusienetakoa izan behar zuen itsasontzi frantzesak, baina itsasoaren egoera kaskarraren ondorioz, atzeratu egin zen iritsiera. Azkenean, gaur arratsaldean egingo du sarrera Pasaiako portuan 19:00ak aldera.
Galiziatik dator nabigatzen L'Hermione, eta whatsapp bidez jaso dugun irudi hau Zumaia paretik pasa den momentukoa da. Itsasontzia bisitatzeko aukera izango da bihartik igandera bitartean Pasai San Pedron.