Radio 3eko 'Amordiscos' irratsaioan Zumaiako hainbat musika talde entzun dira

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko eka. 13a, 22:38

Radio 3eko Amordiscos irratsaioa asteazkenero emititzen dute, eta musika arloko gai, garai edo estilo bat hartuta, programa osoa horren inguruan lantzen dute. Gaurko irratsaioan, hain zuzen, Gipuzkoako musika hartu oinarri; eta zehazki, Urola Kostako soinuetan murgildu dira.

Delorean, Anari, Rural Zombies eta Grises bezalako taldeen uhinetan barrrena jolastu du gaurko Amordiscos irratsaioak. Urola Kostako herrietan sortutako talde hauez gain, zumaiarrak diren beste batzuk ere aipatu dira: besteak beste, Big boy eta Voltaia. Bi hauetaz gain, musikari zumaiarrak dituzten beste bi talderen doinuak ere entzuteko aukera izan da: Sofa eta Low Riders.

Irratsaio osoa entzungai hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide