Drogarekin atzemandako 'Titan tercero' atoiontziak 'Zumaia Segundo' izena izan zuen 2016ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2018ko abu. 10a, 14:24

Argazkia: Javier JAC

Aste honetan drogaz beteta zihoan atoiontzi bat atzeman dute Espainiako aduanek Azoreetan. Operazio honen ondorioz, Galiziako charlindarren familiako hainbat kide atxilotu dituzte, Manuel Charlín famatua buru dela. Atoiontziak Titan Tercero izena zuen, baina hiru urtez, 2016ra arte, Zumaia Segundo izan zuen bere izena. 

Atoiontzia 1972an egin zuten Xixongo Sociedad Metalurgica Duro Felguera ontziolan. Hasieran Sertosa Catorce izena izan zuen eta Cadizeko Servicios Auxiliares de Puertos S.A.-ren ontzia izan zen. Datuen arabera 1988an A Coruñan izan zen eta 2014ean Ondarroako enpresa batek erosi zuen. Urte hartan aldatu zioten izena eta Zumaia Segundo bezala izendatu zuten. 2016an berriro saldu zuten eta orduan izendatu zuten Titan Tercero bezala. Azken urteotan Panamako bandera zuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide