HARA! Zumaiarrak, Euzkadikoak eta askeak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Turismoak gora egin du Zumaian azken urteotan, eta horrekin batera promozioko produktu gehiago sortu dituzte bisitariek oroigarri bezala eramateko. Bereziki, Game of Thrones telesailaren grabatu ondoren kamisetak, giltzatakoak edota kikarak prestatu zituzten. 

Bazar txinatarretan denetik aurki daitekeela diote, eta kasu honetan argazkiko kikara hauek aurkitu ditugu. Garagardo marka ezagun baten diseinua erabilita, fabrikatzaileek Zumaia Euzkadin kokatu dute. Gainera, herritarrak askeak garela dio kikara honek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide