BIDEOA: Zumaiar baten oihuak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Gorrotoaren ahotsa diskoaren 25. urteurreneko biran murgilduta dago Anestesia taldea, eta pasa den larunbatean geldialdia egin zuen Donostiako Doka aretoan. Sarrerak aurrez agortuta zeuden eta, espero bezala, goraino bete zen Antiguoko aretoa. Ibon Esteibar zumaiarrak bera bezalako frontman gutxi daudela erakutsi zuen beste behin ere, bideo labur honetan ikus daitekeen bezala. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide