2019a urte berezia da Baleike osatzen dugun lantaldearentzat. Aurten, 25. urteurrena ospatuko dugu, eta horren harira, hainbat ekintza antolatuko dira. Ezer aurreratu aurretik, baina, oraintxe bukatu berri dugun urtean Baleikek lortu duen datu esanguratsu bat partekatu nahi izan dugu herritarren artean. 2004an webgunea martxan jarri zenetik, inoizko ikustaldirik handiena lortu dugu. Urtebetean 1.025.769 bisita, hain zuzen ere.
Baleikeren lan taldea oso eskertuta gaude egunero-egunero albisteak irakurri, partekatu, iritzia eman eta abar egiten duten guztiekin. 2019an ere zumaiarrei euskarazko kalitatezko informazioa eskaintzeko lanean jarraituko du lan taldeak.