Amorantek San Telmon emandako kontzertua, urteko onenetakoa Musikatzen atariarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Musikatzen atariak 2018ko hamabi kontzertu onenen zerrenda plazaratu berri du. Bertan, Zumaian eman zen kontzertu bat aukeratu dute.

Nazioarteko talde edo abeslarien kontzertuak jaso dituzte bertan (Lorde, Pearl Jam edo Eels), eta baita Euskal Herriko taldeena ere (Belako, Berri Txarrak edo Grises, hurrenez hurren). Hamabi kontzertu horien artean Amorantek ekainaren 15ean Zumaiako San Telmo ermitan sartu dute. Hala definitu dute:

"Amorante tipo bitxia da, bai musikari zein musika hori aurkezteko erari dagokionean, eta are leku bitxiagoa aukeratu zuen kontzertua eskaintzeko: Zumaiako San Telmo baseliza. Turisten Meka bilakatu den toki hori bestelako soinuz bete zuen bakarlariak, eta oroitzeko moduko emanaldia eskaini zuen. Bere kantu askok zentzua irabazi zuten halako eszenatokian".

Hemen ikus dezakezue albistea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide