Txikipedia proiektuaren barruan hegaztien artikuluak osatu dituzte Zumaiako Institutuko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko mar. 16a, 12:30

Haurrentzako euskarazko entziklopedia askean beren ekarpena egin dute Zumaiako Institutuko ikasleek. 

Txikipedia haurrentzako euskarazko entziklopedia askerako 18 artikulu osatu dituzte batxilergoko 1. mailako ikasleek. Zumaiako Institutuko biologia irakasle Mikel Fernandez de Arroiabek abiatu zuen proiektua, eta anatomia, fisika eta kimika, eta biologia eta geologia irakasgaiak baliatu ditu ikasleek proiektuari beren ekarpena egiteko. Hain justu, hegaztien inguruko artikuluak osatu dituzte. Irakaslearen hitzetan, ariketa ona da ikasleentzat artikuluak idaztea, sinplifikatzen eta eskemak egiten ikasteko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide