Egurra eta harria tailatzeko erreminta zorrotzak behar zituen Beobidek, eta hauek zorrozteko harri egokienak bere etxetik hurbil aurkitu zituen: San Pedro kaletik parrokiara eramaten zuten eskaileratan. Eskailera horietako harrietan zorrozten zituen bere erremintak. Oraindik ere bere marka sumatzen da harri horietan.