HARA! Txakolinaren bidea auto klasikoetan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Txakolinaren bidea (Txaculi road karteletan) irteera turistikoa egin du gaur Zumaiara etorritako bisitari talde batek. Ekintza honek badu berezitasun bat, eta da auto klasikoetan egin dutela. 

Bisitariak busez etorri dira Zumaiara, kirol portura, hain zuzen ere, eta hain zituzten Citroën 2cv auto multzo bat. Zumaiatik Donostiarako bidea egin dute, kostako errepidetik, eta baita bigarren mailako errepideetatik ere. Zumaiatik Zarautzera joan dira N634 errepidetik, eta handik Pagoeta aldera egin dute. Behin Orion Igeldoko bidea hartu dute bisitariek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide