Zumaiako San Silbestre lasterketa korritu du Roger Torrentek

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko abe. 31a, 14:39

Roger Torrent, erdian, IƱaki Ostolaza alkatearekin eta Arritxu Iribar zinegotziarekin. Argazkia: Juan Luis Romatet

Kataluniako parlamentuko presidente Roger Torrent Zumaian izan da aurten ere San Silbestre lasterketa korritzen. Iaz korritu zuen lehen aldiz lasterketa hau ERC alderdiko politikariak, eta aurten esperientzia errepikatu du.

Iaz ere Euskal Herrian izan zen Torrent urte bukaerako egunak pasatzen, Itziarko landa-turismo batean, hain zuzen ere. Zumaian lasterketa saioa korritzen zela jakin zuen eta baita parte hartu ere. Esperientzia polita izan zela adierazi du, gustura egon zirela, eta aurten errepikatu egin dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide