Ez hori bakarrik, gizakiak egindako horma ere berriro agerian utzi du hondar faltak, Jon Urbietaren txio honetan ikus daitekeen bezala.
Zer gertatuko litzateke gaur #GameOfThrones telesaila grabatu beharko baldin bazuten?#Itzurun hondartzako pareta agian berriro bota behar? pic.twitter.com/rIbjgzDctK
— Jon Urbieta (@jonurbieta) February 23, 2020
Gogoan du 2016. urtean Game of Thrones telesaila grabatu zutenean horma zati bat kendu zutela, eta horrek iskanbila galanta sortu zuela herrian. Errodaje taldea berriro Zumaian izango balitz zer gertatuko zen galdetzen du Urbietak.