Izozkiak saltzeko kioskoa moilan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko eka. 23a, 12:46

Portu Zuzendaritzak izozkiak saltzeko kiosko bat jarri du Zumaiako portuan. Udalak azaldu duenez, beraiekin kontsultatu gabe hartu du zuzendaritzak erabaki hau.

Gaur goizean jarri dute kioskoa moilan, aurretik pantalana zegoen lekuan. Udalak azaldu duenez, beraiekin kontsultatu gabe jarri dute etxola leku horretan. "Atzo arratsaldean Portu Zuzendaritzatik Udaltzaingora deitu zuten esanaz Txomin Agirre kaian, lehen pantalana zegoen lekuan, leku bat gordetzeko, bertan kiosko bat jarriko zutelako". Gaur goizean, ikusita udaleko inork informaziorik ez zuela, eta lekua desegokia zela ikusita, zuzendaritzarekin harremanetan jarri dira informazioa lortzeko. "Azaldu dute izozkien kiosko bat dela. Antza denez, portu guztietan halako kiosko bat jartzeko baimena eman du Portu Zuzendaritzak".

Udalak gaia landuko duela azaldu du, batetik berandu jakinarazio zaiolako, eta lekuarekin desados dagoelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2020ko eka. 23a, 16:14 #1

Orain dela hilabete batzuk, Eusko Trenbideaken geltokira iristeko tunelaren sarreran, ez dakit zer lan klase egiten hasi zirenan gertatutakoaren antzeko zerbait gertatu al da orain ere? Iruditzen zait, orduan Eusko Trenbideakek Zumaiako udalarekiko erakutsi zuen errespetu falta berdintsua erakutsi duela oraingoan Portu Zuzendaritzak ezer adierazi gabe jarri duenean izozkien kiosko bat moilan. Azkenaldian hainbeste aipatzen den kogobernantza mota al da hau"
Gainera, izozkien kiosko bat jartzea Portu Zuzendaritzaren eginkizun bat al da?

bis 2020ko eka. 23a, 22:40 #2

Noren aginduetara dago udaltzaingoa astelehen arratsaldean zinta eta diskoren bidez erreserbatuta baizeuden kaseta aurreko aparkalekuak?

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2020ko eka. 24a, 00:03 #3

Okerrak zuzentzera. Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak, 2020ko otsailaren 12ko ebazpenaren bitartez hasiera eman zion Bizkaia eta Gipuzkoako portuetan 2020tik 2022ra bitartean izozki postuak jarri eta ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedurari eta horren ondorioz izanda jarria Zumaiako izozki kioskoa. Pentsatzen dut, nahiz eta nik ez izan, 2020ko otsailaren 21ean Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian publikatu zen aipaturiko ebazpenaren berri, Udalak jakingo zuela.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!