Katuaren burua lata baten barruan kateatuta

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Jakinminak katua hil zuela dio esaldiak. Jakinminak baino goseak izan zela esan beharko da kasu honetan. Eta ez, zorionez, katua ez zen hil.

Janari lata bateko azken apurrak miazkatu nahian, katuak burua barruraino sartu zuen eta hantxe geratu zitzaion kateatuta. Egoera ikusita, herritarrek suhailtzaileei deitu zieten, eta haiek lortu zuten katua libratzea, Gipuzkoako Suhiltzaileek pasa diguten bideo honetan ikus daitekeen bezala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide