Igor Osa Goikoetxea, 'Itsasoaren seme-alabak' liburuaren azalean

Erabiltzailearen aurpegia Baleike 2021ko eka. 6a, 11:30

Alvaro Bermejok idatzitako eta Joseba Urretabizkaiak ilustratutako liburuan ageri da zumaiarra, arraun bat eskuetan duela. 

Igor Osa Goikoetxea zumaiarra argitaratu berri duten liburu baten azalean ageri da, zuri-beltzeko argazki batean, arpoi bat eskuetan duela. Igorren aita eta Gillermo Urbieta zumaiarra ere agertzen dira liburu honetan, baita Zumaiako leku batzuk ere, Kofradia eta San Pedro kalea, esaterako.

Maiatzaren 28an aurkeztu zuten Alvaro Bermejok idatzi eta Joseba Urretabizkaiak ilustratutako Itsasoaren seme-alabak liburua Donostiako Aquariumean. Euskal portu garrantzitsuenetan geldialdia egiten du kontakizunak, itsasoarekin lotutako lanetan aritutakoen lekukotzak jasotzeko: sardinak saltzen zituztenak, sareak josten lan egiten zutenak... Edizio berezia da, 500 ale baino ez dira argitaratu.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide