Iñaki Osa Goikoetxea, Pedro Gaztañaga margolariaren koadro batean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2021ko urr. 7a, 08:30

Argazkia: Aritz Mutiozabal

Pedro Gaztañaga artista ordiziarrak Punctum izeneko erakusketa zabaldu zuen pasa den astean Zarautzen, Torre Luzea aretoan. Pertsona ezagun ugari jaso ditu bere margoen bidez, horien artean, Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarra. 

Aretoan zintzilikatuta dauden erretratuetan gizarte, kultur eta kirol arloko aurpegi ezagunak atzeman daitezke. Koadro bakoitzak modeloaren izena darama, eta, besteak beste, honako hauek daude: Almudena Fernandez modeloa, Maximo Huerta idazlea, Marta Egilior zuzendari artistikoa, Blanca Cuesta margolaria, Brianda Fritz-James Stuart ilustratzailea, Aldo Comas margolaria eta zinegilea eta, horien guztien artean, Iñaki Osa Goikoetxea zesta-punta jokalari zumaiarra. "Adibidez, Iñakik niretzako posatu zuen, eta errugbian aritzen den jokalari batek [Jean-Jo Marmouyet] ere gauza bera egin zuen aurretik", zehaztu du.

Erakusketa urriaren 24ra arte egongo da ikusgai, egunero eta doako sarrerarekin, 18:00etatik 20:00etarako.

Zarauzko Hitzak eman du erakusketa honen berri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide