Zelaiak san jose loreez beteta

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko urt. 30a, 14:20

Udaberriko lorea izanda ere, negu gorrian ere loratzen da san jose lorea herriko zelaietan eta mendietan. 

Primula lore familiako landarea (primula veris canescens), udaberrian atera ohi izan da, San Jose Egunaren bueltan, baina, arrazoi batengatik edo besteagatik, gero eta azkarrago loretu izan da azken urteotan, eta gaur egun inguruko zelai eta mendi ugaritan ikus daiteke. 

Kolore bizi eta alaiko lorea, apaingarri gisa erabiltzen da, baina sendabelarra ere bada, eta hezur eta giharretako minetarako aproposa dela diote adituek. Hemen jaso daiteke horren inguruko informazioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide