Bere bizitzako esperientziak hizpide izan ditu Telmo Iruretak aste honetan Euskal Telebistako Biba zuek saioan. Garun paralisia du Iruretak, eta Iñigo Antsorregirekin batera hizketan aritu zen saio honetan.
Hemen ikus daiteke elkarrizketa:
Atzo arratsaldean, berriz, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egin zen ekitaldi batean parte hartu zuen aktore zumaiarrak. Zinemagileekin elkarrizketak izeneko zikloan parte hartu zuten La consagracion de la primavera filmeko zuzendariak, Fernando Francok, eta bi aktore protagonistek, Valeria Sorollak eta Telmo Iruretak. Film honetan egindako lanagatik Goya saria irabazteko hautagaia da zumaiarra.