Bota dute Kofradiako Estalapea. Iazko udaberritik egurrezko hesi batekin itxita egon da, San Telmo jaien atarian ohartu zirelako egiturako zutabe bat egoera txarrean zegoela.
Udalak aste honetan iragarri du Kofradiako terraza oso-osorik bota eta berriro egingo dutela berdin-berdina, bere ohiko itxura eta ezaugarriekin, eta gaur goizean bertan bota dute estruktura, argazkian ikus daitekeenez.