Zer plan duzu santelmoetarako? Horixe da Baleike.eus-ek egin duen azken galdera inkesten atalean. Oraingoz 179 lagunek eman dute botoa, eta horietatik %78,77k esan dute santelmoetan festa giroan ibiltzeko asmoa dutela. Oraindik erantzun ez dutenek azken egunak dituzte horretarako (ostegunera arte).
Bestalde, aurreko inkestan zumaiarrei galdetu zitzaien ea neguan itsasoan bainatzeko ohiturarik ba al zeukaten. 85 lagunek parte hartu zuten inkestan, eta gehienek, %63,53k, esan zuten neguan inoiz ez zirela itsasoan bainatzen. Ondoren, %17,65k, erantzun zuten oso gutxitan bainatzen zirela neguan. Ikusi emaitza guztiak hemen.