Hamaika telebistak Olatz Beobide eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak nahiz Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea elkarrizketatu ditu Geuretik Sortuak proiektua ardatz hartuta. Izan ere, Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileek Zumaian egin zuten antzezlan bat sortzeko egonaldia.
Herrian pasatutako denboran, informazioa bildu zuten eta herritarrekin, erakundeekin eta taldeekin bildu ziren hiru emakumeak, eta euskalduntasuna, errua, euskal identitatea eta euskal irria gaiak jarri zituzten mahai gainean. Bildu zien herritar horien guztien kontakizunak oinarri hartuta ari dira orain antzezlana sortzeko lanetan.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programak sortzaile desberdinak biltzen ditu, hala nola artistak, ikus-entzunezkoetan aritzen direnak, idazleak eta komikigileak. Artista bakoitzari proiektu bat egokitu zitzaion, eta proiektu hori garatzeko, egonaldia egin zuten Euskal Herriko herri ezberdinetan; tartean, batzuek Zumaian. Euskal sorkuntza eta euskal kultura babestea da Geuretik Sortuak proiektuaren helburu nagusietako bat.
Hamaika telebistak Zumaiako egonaldiari lotuta egindako elkarrizketa osoa ikus daiteke honako lotura honetan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!