Kirol eta kirolari desberdinen beste alde bat erakusten du Ana Ramosek ETB-1en gidatzen duen Helmuga saioak. Hedabideetan hain ohikoak ez diren kirolariak eraman ohi ditu telebistako pantailara, eta oraingo honetan, datorren igandean, hilaren 22an, emango duten atalean Kira eta Tahne Sesma ahizpak izango dira protagonistak. Tenisa nola bizi duten erakutsiko dute Zumaiako ahizpa biki hauek.
Hemen ikus daiteke aurrerapen bideoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!