Pasa den abuztuan hil zen Zumaian Joseba Beobide apaiza. Euskal Herrian bakarrik ez, Beobide ondo gogoan zuten eta ondo maitatua zen hemendik kanpo ere. Kanadako Ternuan edo Galizian, esaterako. Horren erakusgarri da pasa den asteburuan Galiziako Boiro herrian jaso zuen omenaldia.
Itsasoari lotutako gizona, Ternuan arrantza egiten zuten ontzietako eskifaietako kideek beren familiei bidaltzen zizkieten gutunak idazten zituen edo jasotzen zituztenak irakurtzen zizkien. Bakailao arrantzan aritzen ziren lagun asko Boiro ingurukoak ziren, eta herenegun gogoratu zuten Beobide Escarabote parrokian egin zioten omenaldi ekitaldian. Escarabotek badu jada zumaiar apaizaren izena duen kale bat, omenaldiaren ondoren erakutsi zuten eta haren izena daraman plaka.