1809ko martxoaren 18an jaio zen Zumaian. Hainbat eta hainbat itsas salbamendutan izan zen, eta horregatik bilakatu zen arrantzaleen sinbolo. 1866ko urtarrilaren 9an zendu zen Jose Maria Zubia Mari arrantzalea, Donostian. Beste hainbatetan egin bezala, egun horretan ere zenbait arrantzaleri laguntzeko asmoz ureratu zen zumaiarra: galerna batek harrapatu zituen Getariako bi ontzitako marinelak, eta haiei laguntza ematen saiatu zen. Itsasoak, baina, irentsi egin zuen Aita Mari.