50 lagun arituko dira Euskal Herriko sukaldaririk onenaren titulua eskuratzeko lehian Euskal Telebistako saio berrian. Sukaldarien liga du izena saio honek, eta Ainhoa Etxeberriak aurkeztuko dira. Profesionalak zein amateurrak izango dira talent show honetan arituko diren 50 lagunak, eta horien artean izango dira Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain zumaiarrak.
Urtarrilaren 16an abiatuko da saio hau, eta 22:15ean ikusteko aukera izango da ETB1en.